Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 03/03/2013

Longane Urdaibai baserriak astelehenean irekiko ditu denda birtuala eta fisikoa

BILBO, 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

   Urdaibaiko Biosfera Erreserban (Bizkaia) dagoen Longane Urdaibai baserriak bere produktuak erosteko aukera eskainiko du astelehen honetatik aurrera, era birtulean zein fisikoan. Bermeon kokatutako baserriko barazkiak ingurumena errespetatzen duten produkzio sistemekin lortutakoak dira, haien zapore eta berezitasun guztiak mantenduz.

   Gainera, bere arduradunek jakinarazi dutenez, baserrian bertan irekiko den dendak eta webgune berriak (www.longane.es) sasoian sasoiko produktuak eta baserriko mermeladak, kontserbak, txakolinak, sagardoak eta abar eskeiniko dituzte. Horrez gain, Kantauri itsasoan arrantzatutako arrainekin egindako kontserbak ere aurkituko dira. Erosketa guztiak 5%eko deskontua izango dute.

   Longane baserriak hurrengo instalazioak ditu: 5.000 metro koadroko negutegi, 6.000 metro koadro soro, 15.000 metro koadro fruta arbola, 120.000 metro koadro baino gehiago hegoaldera begira, 60.000 metro koadroko euskal zuhaitzekin eratutako baso gaztea (Lurgaia fundazioarekin elkarlanean landutakoa), hozkailuak eta hozkailuz hornituriko furgoneta, mintegi bat eta eguzki panelak.

   Produktuen eskaerak, jaso eta hurrengo egun baliodunean emango dira, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte astelehenetik ostiralera, eta 9:00etatik 13:00ak arte larunbatetan.

Cargando el vídeo....

 

© 2014 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros, puedes ver nuestra la política de cookies -
Uso de cookies