Lupe Lekuonak umeentzako ipuin kontalari saioa eskainiko du ostiral honetan Bermeon

Lupe Lekuona
BERMEOKO UDALA
Actualizado: jueves, 26 febrero 2015 11:24

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Lupe Lekuona ipuin kontalariak umeei zuzenduriko saio bat eskainiko du ostiral honetan, otsailaren 27an, Bermeoko (Bizkai) Udal Liburutegian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Umeekin esperientzia zabala du Lupe Lekuonak, eta fantasiazko ipuinak, euskal ipuin tradizionalak eta gaur egungo idazle euskaldun eta atzerritarren ipuinak kontatzen ditu bere saioetan.

Bermeoko Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, ipuin kontalari saioak 45 minutuko iraupena izango du, lau urtetik gorako umeei zuzenduta dago, sarrera dohainik da eta aretoko edukiera 50 eserlekukoa.