"Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera" jardunaldia aurkeztuko dute asteazkenean

Publicado: martes, 25 septiembre 2018 17:56

DONOSTIA, 25 Sep. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, Udalerri Euskaldune Mankomunitateak (UEMA), Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, Azpeitiko Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) "Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera" jardunaldia antolatu dute Azpeitian, urriaren 10erako, eta asteazkenean aurkeztuko dute, irailaren 26an.

UEUko iturriek prentsa ohar bidez aurreratu dutenez, jardunaldiko parte hartzaileek lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatuko dituzte.

Jardunaldia asteazkenean aurkeztuko dute, Gipuzkoako Foru Aldundian, Donostian. Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako arduradunak, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak, Josu Labaka UEMAko lehendakariak, Imanol Esnaola Gaindegiko koordinatzaileak, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Ane Sarasua UEUko idazkari nagusiak parte hartuko dute aurkezpenean.