"Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera" jardunaldia egingo dute urrian, Azpeitian

Actualizado: lunes, 24 septiembre 2018 14:27

DONOSTIA, 24 (EUROPA PRESS)

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, Udalerri Euskaldune Mankomunitateak (UEMA), Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, Azpeitiko Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) "Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera" jardunaldia antolatu dute Azpeitian, urriaren 10erako.

UEUko iturriek prentsa ohar bidez aurreratu dutenez, jardunaldiko parte hartzaileek lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatuko dituzte.

Jardunaldia asteazkenean aurkeztuko dute, irailaren 26a, Gipuzkoako Foru Aldundian, Donostian. Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako arduradunak, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak, Josu Labaka UEMAko lehendakariak, Imanol Esnaola Gaindegiko koordinatzaileak, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Ane Sarasua UEUko idazkari nagusiak parte hartuko dute aurkezpenean.