"Lurraldea eta Hizkuntza" jardunaldia egingo da Donostian urtarrilaren 16 eta 17an

Actualizado: martes, 7 enero 2014 13:44
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 7 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk "Lurraldea eta Hizkuntza" jardunaldia egingo dute urtarrilaren 16an eta 17an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Carlos Santamaria zentroan, Donostian.

   Jardunaldi honetan lurralde antolakuntzak eta hirigintzak euskal hiztun komunitatearengan duten eraginaz arituko dira, hau da, hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza aldaketaren arteko harremanaz hausnartuko da.

   Antolatzaileek azaldu dutenez, Euskal Herriko hainbat kasu praktiko ezagutzeaz gain (Zuberoa, Busturia, Zerain, Zubieta), nazioarteko beste arnasguse batzuren berri ere izango da bilkuran: Aland Uharteak, Gales eta Flandriakoak, hain zuzen ere.

   Jardunaldia aurkezteko prentsaurrekoa izango da asteazken honetan, urtarrilaren 8an, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 11:00etatik aurrera. Unai Fernandez de Betoño UEUko Zuzendaritzako kidea eta jardunaldiko batzorde akademikoko kideak, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia, Maren Belastegi UEMAko lehendakariak eta Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak egingo dute aurkezpena.