"Lurraldea eta Hizkuntza. Oraina & Geroa" jardunaldia maiatzaren 12an egingo da, Donostian

Actualizado: miércoles, 27 abril 2016 13:37

DONOSTIA, 27 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako Foru Aldundiak, Udalerri Euskaldunen Manakomunitateak (UEMA), Kontseiluak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolatu duten "Lurraldea eta Hizkuntza. Oraina & Geroa" III. jardunaldia maiatzaren 12an egingo da, Donostian.

   Bilkura 2014an eta 2015ean egindako topaketa arrakastatsuen jarraipena da. Hirugarren saio honetan, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu nahi da, esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnaren txertaketa legal posiblea iradokiz.

   Jardunaldiaren aurkezpena ostegunean, apirilaren 28an, izango da, Gipuzkoako Foru Aldundian, Donostian, 10.30ean, eta Mikel Irizar Gipuzkoako Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusiak, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak, Josu Labaka UEMAko lehendakariak eta Iñaki Alegria UEUko zuzendariak parte hartuko dute.