Lurraldebuseko autobusek 22,1 milioi bidaia egin zituzten iaz, 2013. urtean baino %5,56 gehiago

Lurraldebuseko autobus bat
Foto: GIPUZKOAKO ALDUNDIA
Actualizado: martes, 13 enero 2015 15:25
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 13 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapeko Lurraldebus herri arteko autobusen zerbitzuak 22.179.630 bidaia egin zituen 2014an, aurreko urtean baino %5,65 gehiago, hau da, 1.187.857 bidaia gehiago.

   Foru erakundeak adierazi du "oso emaitza onak" direla eta "oso positiboki" baloratu ditu, "oso argi adierazten baitute Aldundiak garraio publikoaren alde egindako apustuak eragina izan duela eta herritarrek gero eta nabarmenago egiten dutela garraio publikoaren alde".

   Gaueko zerbitzuei dagokionez, 2014an gauez 386.094 bidaia egin zituzten herritarrek, 2013an baino apurtxo bat gehiago; horrek esan nahi du Lurraldebuseko autobus zerbitzua egon den gau bakoitzeko 1.000 auto partikularren erabilera saihestu dela, Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi duenez.

   Halaber, Lurraldebus edo Mugi txartelen erabilerak nabarmen egin zuen gora, eta bidaien %83,54 txartelarekin ordaindu ziren, 2013an baino %4 gehiago. Lurraldebuseko autobusetan Mugi txartelarekin egin diren bidaien %37,4 txartel bereziekin ordaindu da (gazteak, adinekoak, sozialak eta abar).

   Autobusen erabilera handieneko eguna azaroaren 28a izan zen, egun horretan herritarrek 68.293 bidaia egin baitzituzten herri arteko autobusetan, 2013ko egun jendetsuenean baino 2.743 bidaia gehiago.

   Lurraldebusek 2014an izandako beste aurrerapausoei dagokienez, uztailetik Lurraldebus/Mugi txartelekin ordain daitezke Loiu eta Miarritzeko aireportuetarako bidaiak, Lapurdiko beste zenbait herrietarakoak eta Eibar-Iruñea lineako bidaiak.

   Zerbitzuen hobekuntzari dagokionez, nabarmentzekoa da Tolosaldeko herrien arteko zerbitzu berria martxan jarri dela abenduan (askoz ere zerbitzu gehiago eta egokiagoak) eta uztailetik zuzeneko lotura dagoela Zarautz, Gasteiz eta Debagoiena artean.

   Azkenik, Gipuzkoako Aldundiak azpimarratu du urrian ezarri zela Lurraldebuseko autobusen irudi berria eta pixkanaka autobus guztiak eta Lurraldebusekin lotutako elementu guztiak irudi berri horren arabera egokitzen ari direla.