Lutoslawski hari laukote poloniarrak kontzertua eskainiko du Bilbon datorren asteartean

Lutoslawski laukotea
BILBOKO UDALA
Actualizado: viernes, 21 abril 2017 12:54

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

Lutoslawski hari laukote poloniarraren kontzertua izango da datorren asteartean, apirilaren 25ean, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturgunean. Madrilen dagoen Poloniako Kultura Institutuaren laguntzarekin antolatutako saioa 19:30ean hasiko da ekitaldien aretoan, sarrera librearekin, eta ezin izango da inor sartu kontzertua hasi ondoren.

Bilboko Udalak nabarmendu duenez, Lutoslawski laukotea Poloniako talde gazte azpimarragarrienetakoa da. 2007an sortu zenetik, oso azkar finkatu da Poloniako zein nazioarteko musika klasikoaren eszenan, eta jaialdi garrantzitsuetan parte hartu du parte, hala nola Varsoviako Udazkena, Wratislawa Cantans, Bruselako Klarafestival, Ankara, Hong Kong Arts Festival, Hego Korean Tongyeyong-eko Nazioarteko Musika Jaialdia, World Music Days eta Jazztopad jaialdietan.

Horrez gain, laukotea oso auditorium ospetsuetan aritu da, besteak beste, Tokioko Kioi aretoan, Singapurrreko YST Kontserbatorioan, Hangzhouko Hangzhou antzokian, Beijingen dagoen Hiri Debekatuko auditoriumean edo Berlingo Konzerthausen. Pariseko Pompidou Zentroko IRCAMekin ere lankidetzan aritu da.

Lutoslawski laukoteak Bilbon eskainiko duen errepertorioari dagokionez, Karol Szymanowski, Pawel Mykietyn eta Witold Lutoslawskiren piezak entzun ahal izango dira.