Macy Gray, Billy Bragg, Thurston Moore eta FM Belfast BIME Live jaialdian izango dira

Macy Gray
Foto: BIME
Actualizado: miércoles, 23 julio 2014 14:14
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Barakaldoko BECen urriaren 31n eta azaroaren 1ean ospatuko den BIME Live egitarauak talde eta bakarlariak gehitzen darrai, eta aurretik iragarritako The National, Placebo, Mogwai, Basement Jaxx, Mando Diao, The Divine Comedy o Imelda May moduko artista eta taldeei, Macy Gray, Billy Bragg, Thurston Moore eta FM Belfast gehitu zaizkie gaur, Bizkaiko Aldundiak eta Last Tour International ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dutenez.

   Macy Gray soul berriaren ahots garrantzitsuenetako bat da. Grammy sari bat irabazi duen abeslari, konpositore, ekoizle eta aktoreak urriaren 7an argitaratuko du bere estudioko lan berria: "The Way". Billie Holiday edo Betty Davis bezalako abeslariekin maiz alderatu dute, eta "On How Life Is" (1999) lehenengo lanean jasotako "I Try" kantak eman zion mundu mailako ospea. BIME Liven aurkeztuko duen "The Way" diskoa argitaratu gabeko abestiz osatutako lehen lana izango da "The Sellout" 2010ean plazaratu zuenetik.

   Bestalde, Billy Bragg artista ingelesak The Clash bezalako taldeen ideia borrokalarien eta punk rockaren eraginpean ekin zion bere ibilbideari. 1980ko hamarkadan mezu politiko nabarmena zuen anti folk mugimenduaren figura nabarmenetako bat izan zen. Woody Guthrieren jarraitzaile sutsua, langileen aldarrikapenen defendatzaile eta beti ahulenengandik gertu, Billy Braggek 20 bat lan plazaratu ditu. Horien artean azkenak "Tooth & Nail" estudioko lana (2013) eta "Live At The Union Chapel London" zuzeneko diskoa (2014) dira.

THURSTON MOORE

   Halaber, Thurston Moore rock garaikidearen historian dago jada, Sonic Youth taldearen abeslari, gitarrista, konpositore eta sortzaile izateagatik, bai eta Ecstatic Peace! diskoetxearen sortzaile izateagatik ere. Thurston Moore/Kim Gordon senar-emazteen banaketaren ondorioz Sonic Youth taldeak 2011n egindako atsedenaldiaren ondoren, bakarkako bideari ekin zion, aurreko hamarkadetan ere intentsitate handiz egin zuen bezalaxe.

   Hainbat diskotan kolaboratu du, Dim Stars (Richard Hellekin batera), Diskaholics Anonymous Trio edo Chelsea Light Moving bezalako proiektuak gidatu ditu, eta filmetarako soinu bandak, disko esperimentalak edo inprobisazio diskoak grabatu ditu, bai eta bakarkako hiru lan ere. Bakarlari gisa plazaratuko duen laugarren lana irailean iritsiko da, eta BIME Liven aurkeztuko du.

   Azkenik, jaialdira gehitu berri diren taldeen zerrenda FM Belfast Islandiako taldeak osatzen du. Estudioko hiru disko grabatu eta gero (azkena, "Brighter Days", aurtengo apirilean), Reykjavikeko laukotea gaur egungo elektronikaren arloko talde nabarmenetako bat da.