Mahler, Dvorak, Smetana eta Janacek izango dira Bilboko Musika-Música jaialdiaren protagonistak

Jaialdiaren iazko edizioaren kontzertuetako bat
BILBOKO UDALA
Actualizado: viernes, 13 enero 2017 13:24

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

Bilbao 700 Fundazioak Bilboko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Musika-Música jaialdiaren 16. edizioa martxoaren, 2, 3, 4 eta 5ean ospatuko da, Euskalduna jauregian, eta Txekia Errepublikako Bohemia eskualdeko ordezkariak diren Gustav Mahler, Antonin Dvorak, Bedrich Smetana eta Leos Janacek konpositoreak izango ditu protagonista.

Jaialdiaren arduradunen arabera, aurtengo nobedadeen artean, jaialdiaren kartela egiteko Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arte Ederren Fakultatearekin izandako lankidetza dago. Gainera, aurten Auzoz Auzo zikloa antolatuko da berriro, eta partaidetza bidezko adin guztietako entzuleentzako jarduerak izango dira Bilboko zortzi barrutietan. Laster aurkeztuko dira Auzoz Auzo zikloaren kontzertuak eta Musika-Música jaialdiaren kartela.

Lehendabiziko kontzertua martxoaren 2an izango da, 20:00etan, Euskalduna jauregiko entzunaretoan. Bertan arituko dira Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) eta Bilboko Koral Elkartea, eta Maria Jose Montiel eta Maria Espada sopranoak, Yaron Traub zuzendariarekin. Egitarauaren xehetasunak laster iragarriko dira.