Maider Unda 2016ko Rioko Jokoei begira egin beharreko lana zehazten hasi da

Maider Unda
Foto: BASQUE TEAM
Actualizado: jueves, 23 octubre 2014 13:34
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Maider Unda borrokalaria 2016. urtean Rio de Jaineron jokatuko diren Joko Olinpikoak prestatzeko egin beharreko lana zehazten hasi da aste honetan, eta Luis Crespo entrenatzailearekin batera Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentrora (HTZ) egindako bisitan entrenamenduen plangintza zehaztu du.

   Pasa den uztailean Iraide izeneko alaba izan eta gero, borrokalari arabarraren hitzetan, "nire pentsamendua kirolean segitzen du", eta lehentasuna orain "sasoi puntu egokia hartzea" dela aitortu du.

   Luis Crespo entrenatzaileak nabarmendu du laugarren ziklo olinpiarrari aurre egitea "sekulako erronka dela, eta helburua 2015ko Las Vegaseko Munduko Txapelketan egotea izango dela, "bertan sailkapen olinpiarraren bila joateko", bost txartel izango baitira jokoan.

   Basque Teamen babespean lehiatzen ari den Maider Undak brontzezko domina lortu zuen Londreseko 2012ko Olinpiar Jokoetan eta lorpen bera 2009ko Munduko Txapelketan. Horrez gain, zilarrezko domina eskuratu zuen 2013ko Europako Txapelketan eta brontzezkoa 2010ean eta 2012an. 12 aldiz gailendu da Espainiako Txapelketan.