Manuel Vicentek "Un Bululú" errezitaldi antzeztua eskainiko du ostiralean Bilbon

Actualizado: miércoles, 18 enero 2012 13:27
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

   Manuel Vicente diseinatzaile eta erakusleiho-apaintzaileak "Un Bululú" izenburuko errezitaldi antzeztua eskainiko du ostiral honetan, urtarrilaren 20an, arratsaldeko 20:00etan hasita, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. Manuel Vicente, duela 20 urte baino gehiago Bilbon sortu zen eta El Cajón izenez ezagutzen den sorkuntza ekimenaren bultzatzailea da, Pedro Rojorekin eta Montse Gemezekin batera, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez.

   Oraingoan, poesiara eta arte eszenikoetara hurbilduko da Manuel Vicente, "Un Bululú" lanari musika jarriko dion Rafael Aceves piano-jotzailearekin. Espainiako Lengoaiaren Errege Akademiaren hiztegiak azaltzen duenez, 'bululú' bat, antzina, heltzen zen herrietan, komedia, loa edo entremesa bakarka antzezten zuen komediantea da, bere ahotsa, hitz egiten ari ziren pertsonaien kalitatearen arabera aldatuz. Hori izango da abiapuntua eta Manuel Vicentek egungo garaira ekarriko du.

   Rafa Aceves piano-jotzailea hainbat eta hainbat musika talderekin aritu izan da lanean, eta antzerkirako, film laburretarako, dokumentaletarako eta telebistarako lanak ere egin ditu. Manuel Vicenteri dagokionez, Arte Ederretako irakaslea da eta, horrez gain, erakusleiho-apaintzaile, apaintzaile, eszenografo eta poeta. 2010ean "Los cajones de mi almario" liburua argitaratu zuen, egilearen arima deskribatzen duten fantasiez eta marrazkiz osatua. Egilea, urte luzez, Bilbon ibili diren oinezkoei, bere artearen berri emateko erakutsi zaizkien 136 "kajoien" arduraduna da.

   El Cajón 1984ko martxoaren 16an sortu zen, San Mames Zumardiko 13 zenbakian. Hasieratik, irudimenerako gune gisa egituratu da, artearen eta fantasiaren mundura zabaldutako erakusleihoa.