Mare Fondum elkarteak iraunkortasunari eta itsas inguruneari buruzko topaketa bat egingo du urriaren 14 eta 15ean Bilbon

Actualizado: domingo, 2 octubre 2011 12:48

BILBO, 2 Oct. (EUROPA PRESS) -

Mare Fondum irabazi asmorik gabeko elkarteak iraunkortasunari eta itsas inguruneari buruzko Kantauri Meeting'11 topaketak egingo ditu urriaren 14an eta 15ean Bilboko Alde Zaharreko Yohn Jauregian, "ingurumenaren kultura sustatzeko, herritarren artean ingurumenarekiko errespetua zabaltzeko eta itsas ekosistemen garrantzia jakinarazteko" helburuarekin.

Elkarteko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, urriaren 14ko jardunaldian arrantza eta arrainaren kontsumo arduratsua landuko dira, eta hurrengo egunean, urriaren 15ean, Unai Basurko nabigatzaileak parte hartuko du, urpekaritzaz eta belaz aritzeko.

Mare Fondum elkartearen arabera, itsas ekosistemak "ezinbestekoak" dira "gure itsasoen oreka kaltetua" babesteko, eta, ingurumenaren ikertzaileek eta boluntarioek ekosistema hauek duten garrantzia eta mehatxuak ezagutarazteko ahaleginak egin arren, "herritar gehienek ez dute arazoa ezagutzen".