Margolari Gazteen XIV. Lehiaketa ospatuko da maiatzaren 8an Leioan (Bizkaia)

Margolari Gazteek Euren Abileziak Erakusteko Aukera Izango Dute Leioan
LEIOAKO UDALA
Actualizado: viernes, 29 abril 2011 14:11

BILBO, 29 Abr. (EUROPA PRESS) -

Leioako (Bizkaia) zein inguruetako 14 eta 35 urte bitarteko artista gazteek parte hartuko dute maiatzaren 8an Margolari Gazteen Lehiaketaren 14. ekitaldian. Aurten, lehiaketa goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00etara izango da, antolatzaileek adierazi dutenez.

Leioako Aterpe Gazte Bulegoak antolatuta, eta Kultur Leioaren zein La Caixaren babesarekin, lehiaketaren aurtengo edizioa berrikuntza gutxirekin dator baina sari potoloekin. Horrela, irabazleak 810 euro eta diploma jasoko ditu; bigarren sailkatuak 510 euro eta diploma, eta hirugarrenak, 360 euro eta diploma.

Sari bereziak ere izango dira. Horrela, herriko margolanik onenak 360 euro eta diploma jasoko ditu; sari hau sailkatu barik geratzen den leioaztar baten margolanik onenari emango zaio. Gainera, Gazte Saria ere banatuko da: 120 euroko bonoa eta diploma saririk jaso ez duen 18 urtetik beherako margolanik onenari. Epaia arratsaldeko 19:00etan jakinaraziko da Aterpe Leioa Gaztegunean, eta bertan banatuko dira sariak.

Aurkeztutako lanak maiatzaren 16tik ekainak 26ra bitartean egongo dira ikusgai Errekalde plazako Nagusien Etxean. Halaber, uztailaren 1etik 29a bitartean, saririk jaso ez duten obren jabeek euren lanak berreskuratu ahal izango dituzte, aldez aurretik jasotako gordekinaren truke. Behin epe hau bukatuta, jabea obraren bila azaltzen ez bada, obra hori Aterpe Leioa Gaztegunearen esku geratuko da.