Marraz(i)oak ilustratzaile eta idazleen topaketa egingo da Donostiako Artelekun abenduaren 20tik 30era

Marraz(I)oak topaketak izango dira datorren astean Donostian
Arteleku-Tabakalera
Actualizado: viernes, 23 diciembre 2011 14:04

DONOSTIA, 23 Dic. (EUROPA PRESS) -

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, eta Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroaren laguntzarekin, Marraz(i)oak topaketaren hirugarren edizioa antolatu du, "Gazteentzako mikroipuin animatuak sortzen" izenburupean. Abenduaren 26tik 30era egingo dira topaketok Donostiako Artelekun.

Azaroan uholdeak izan zirenetik, Arteleku zentroak zenbait aste eman ditu itxita eta, oraindik ere, nahiz eta zenbait eremu erabilgarri egon, handiak eta ikusgarriak dira urak eragindako kalteak, zentroko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Hori dela eta, hasiera batean Marraz(i)oak tailerra beste kokagune

batera eramatea zen asmoa, baina azkenean, Artelekun bertan egitea erabaki da. Parte-hartzaileek uholdeek utzitako hondarrak eta hondakinak baliatuko dituzte, animazio batetik abiatuta lau mikroipuin animatu sortzeko.

Honako proposamen honen gainean lan egingo dute tailerrean: 'Nautilus'-ean oinarrituta egitura narratibo bat sortuko dute eta ondoren, Artelekun uholdeek utzitako paisajearekin harreman bisual/kontzeptuala eraikiko dute. Eredu gisa, eta Artelekuko hormetako batean hezetasunak eragindako onddoak erabiliz, animazio bat sortua dute iada: http://dl.dropbox.com/u/39742316/txema_master_audio.mov)

Marraz(i)oak topaketaren lehen edizioa ilustratzaileei zuzendua izan zen. Iaz, berriz, idazle eta irudigileei zuzendu zitzaien, eta emaitzak ikusita, aurten ere berdin egingo da, baina kasu honetan animazio lan bat sortzea izango dute helburu.

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere, eskarmentu handiko profesionalek gidatuko dituzte topaketak: Oier Gillan idazleak, Jose Belmonte ilustratzaile eta animazio egileak eta Isabel Herguera animazio egileak. Guztira zortzi ikaslek hartuko dute parte: lau irudigilek eta lau idazle/gidoilari/poetek.