Medicus Mundi Gipuzkoak 1,1 milioi euro bideratu zituen iaz, 24 lankidetza eta sentsibilizazio egitasmotara

Actualizado: martes, 22 julio 2014 14:00
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS)

   Medicus Mundi Gipuzkoa hasi da bere bazkide eta erakunde laguntzaileen artean jarduera eta kontu horiei dagokien memoriaren laburpen inprimatua zabaltzen, urtero bezala, Gipuzkoan sortu zeneko 40. urteurrenean, eta Ohiko Batzarrean 2013ko jarduera eta kontuak aurkeztu ondoren. Bazkide, emaile eta erakunde pribatu eta publikoek emandakoari esker, gobernuz kanpoko erakundeak 1.105.936,50 euro kudeatu zituen 2013an.

   Diru horretatik, 876.003,42 euro lankidetza egitasmoetara zuzendu zituen (gastuaren %83,79), eta 109.258,58 euro heziketa, sentiberatze eta komunikazio jardueretara (%10). Kudeaketa gastuak 107.646,62 euro izan ziren (inbertitutako diru guztiaren %6,22).

   Halaber, elkarteak memorian dio iazko ekitaldiko sarreren eta gastuen arteko aldea 13.027,88 euro izan dela, eta egitasmoetarako erreserben kontuan gorde dela, hurrengo ekitaldietako egitasmoetan erabiltzeko.

   Medicus Mundi Gipuzkoak nabarmendu du, urtero bezala, kontuak kanpoko ikuskaritza batek aztertu dituela, eta hark ziurtatu duenez, "datu esanguratsu guztiek Medicus Mundi Gipuzkoa Elkartearen ondarearen eta finantza egoeraren 2013ko abenduaren 31ko irudi zehatza eskaintzen dute". Kontuak, ikuskatzeaz gain (elkartearen webgunean daude), eskatzen dituen ororen eskura daude.

   Garapenerako lankidetza egitasmoak bultzatzu diren herrialdeei buruz, 2013an, Medicus Mundi Gipuzkoa hamar urtetik gora eman dituen bost herritan egon da: Ruandan (baliabideen %5,77 bideratu dira hara), Etiopian (%19,46), Indian (%8,34), Ekuadorren (%14,27) eta Perun (%52,15).

   Herrialde horietan garatutako egitasmo gehienetan, Medicus Mundi Gipuzkoaren ahalegina, azken urteetan bezala, genero berdintasun gehiago lortzera bideratu da, batez ere sexu eta ugalketa eskubideen arloan, bertako osasun sistemak indartzera eta eraginkortasun politikoa areagotzera, eta tokiko gobernuen aldetik konpromisoa lortzeko beren herritarren eskubideak babeste aldera, oinarrizko premiak asetzeko jarduerak ahaztu gabe. Egitasmo horiei esker, erakundeak herrialde haietako 140.000 lagunen bizi egoera hobetzea lortu du.

   2013. urtean zehar, elkarteak zazpi egitasmo eta jarduera garatu zituen Gipuzkoan, eta Zero Pobrezia Plataformaren gisako sareetan parte hartu, lurraldeko gizartea sentsibilizatzeko herrialde pobretuetako eta gure inguru hurbileko egoera bidegabeekiko, batez ere sexu eta ugalketa eskubideei dagozkien arloan. Ildo horretan, mugarri izan ziren "Erlijio, kultur, politika eta ekonomia fundamentalismoek sexu eta ugalketa eskubideetan duten eragina" II. Nazioarteko Topaketak , 2011. urtean egindakoen arrakasta berretsiz.