Mendi Tour Gasteizek Bilbao Mendi Film jaialdiko onena eskainiko du

Zikloaren kartela
Foto: VITAL KUTXA
Actualizado: lunes, 2 marzo 2015 13:59
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 2 (EUROPA PRESS)

   Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak Mendi Tour Gasteiz zikloa antolatu du aste honetarako Vital Kutxa Fundazioa Gelan (Dendaraba MG), eta Bilbao Mendi Film Festival jaialdiko azken edizioko lan nabarmenenak eskainiko ditu, "Valley Uprising" film onenaren saria irabazi zuena tartean. Emanaldiak asteazkenetik ostiralera izango dira, arratsaldeko 19:00etan.

   Sarrerak Estadio Fundazioaren harrera gunean salduko dira: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 19:00etara bitartean edo 17:00ak arte proiekzio egunetan. Prezioa bost euro izango da, eta bi euro Estadio Fundazioko abonatuentzat. Sarrerak Vital Kutxa Fundazioa Gelaren txarteldegian ere erosi daitezke, 18:15etik 18:55era bitartean (aretoaren edukiera bete arte).

   Modu honetan, hirugarren urtez, Gasteizek berriro gozatuko du mendiko eta abenturako zinemarik onenarekin. Mendi Tour Gasteizen aste honetan zehar proiektatuko diren bederatzi filmak azken Mendi Film Festivalen kritikak eta ikusleek gehien nabarmendutakoak dira. Horrela, ikusi ahalko diren lanen artean daude "Valley uprising", film onena; "Sati", mendiko film onena; "Duct tape surfing", film labur onena; edota "Drawn", gidoirik onenaren eta Wop fundazioaren sariak.