Mercadonak hirugarren supermerkatua ireki du Gasteizen

Supermerkatu berria Gasteizen
MERCADONA
Actualizado: jueves, 30 octubre 2014 17:05

GASTEIZ, 30 Oct. (EUROPA PRESS) -

Mercadonak hirugarren establezimendua ireki du gaur Gasteizen, zehazki Esmaltacionesen, Olarizu etorbidearen eta Heraclio Fournier kalearen artean, hain zuzen. Supermerkatuan 1,7 milioi euroko inbertsioa egin da eta 40 langileko lantaldea du. Langileek lan egonkorra eta kalitatezkoa izango dute, banatzaile enpresak jakinarazi duenez.

Zentroak 1.500 metro koadroko salmenta gunea du, Mercadonaren ohiko atalekin: harategia, urdaitegia, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Halaber, nabarmentzekoak dira zenbait atal berri, hala nola produktu freskoena (adibidez, arraindegia, non lonjatik zuzenean ekarritako arraina salduko baita), solteko produktuen labearena eta fruta eta barazkiena, hurbileko produktu freskoen aldeko apustua egin baitu.

Era berean, establezimenduak atseden guneak eta aldagelak ditu langileentzat, bai eta lantaldearen etengabeko trebakuntzarako areto bat ere. Denda hau eraikitzen eta abian jartzen, 30 bat hornitzailek hartu dute parte, eta 130 pertsonari baino gehiagori lana eman diete lanek iraun duten bitartean.

Supermerkatua astelehenetik larunbatera irekiko da, 09:15etik 21:15era, eta 80 bat lekuko aparkalekua du, ibilgailu pribatuan iristen diren bezeroei erosketa errazteko. Horrez gain, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du, bai eta erosketa on line egiteko aukera ere, webgunearen bidez: www.mercadona.es.

IZAERA EKOERAGINKORRA

Dendaren beste alderdi aipagarri bat haren izaera ekoeraginkorra da, energia kontsumoa %20raino murrizten duten zenbait neurri hartu baititu, hala nola bero berreskuragailuak, argiztapen eraginkorragoa, tenporizadoreak eta ate automatikoak.

Supermerkatu hau irekita, Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) aldeko apustuari eusten dio Mercadonak; aurretik beste bi denda ireki ditu, Gasteizen bertan. Datozen sei urteetan EAEn balioa sortzeko konpromisoa hartu du Mercadonak, eta horretarako, 25 denda irekiko ditu aldi horretan, 1.000 lanpostu egonkor sortuko ditu, 50 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo du, eta urtean 150 milioi euroko erosketak egingo dizkie EAEko nekazaritza elikagaien hornitzaileei eta zerbitzu hornitzaileei.

Gainera, logistika bloke bat eraikiko du Jundizeko industrialdean, Gasteizen, 50 milioi euroko inbertsio gehigarria eginez; iparraldeko supermerkatuak hornitzea izango du xede blokeak.

Establezimendu hau irekita, konpainiak modu esklusiboan erabiltzen duen BPB (Beti Prezio Baxuak) politika komertzialaren onura jasoko dute Mercadonaren bezeroek; politika horren bidez, produktuetan aleko preziorik baxuena bermatzen da etengabe, kalitaterik onenarekin. Horri esker, kalitate handiagoa prezio baxuagoan eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei. Bizi ditugun garaiak kontuan hartuta, familia ekonomientzat inoiz baino garrantzitsuagoa da konpromiso hori.