Merche eta Ainhoa Abandoibarran, La Fuga Botika Zaharrean eta Pepe Rivero eta Cuban Big Banda Plaza Barrian

Actualizado: lunes, 22 agosto 2011 13:28

BILBO, 22 Ago. (EUROPA PRESS) -

Hainbat ekitaldi daude gaur Bilboko Aste Nagusiko programan, abuztuaren 22, horietako bat Arriaga Plazan egongo den Kale antzeki bat da, gaur eguerdiko 13.00etan egongo dena ikusgai Heyoka Teatroren eskutik, "Week-end caravaning" antzezpenarekin.

Plaza Barrian ere egongo da zertaz gozatu, 19:00tan euskal dantzak egongo baitira Gaztedi taldearen eskutik, Bilborocken aldiz, 20:00etan pop-rock musikaren erakustaldia egongo da, Krell eta KRPNTRS taldeekin.

Gizakunde Elizara hurbiltzen direnek, aldiz, Juanjo Munera eta Maite Olmosen musika izango dute entzungai 20:30ean.

Kaleko antzerkiarekin jarraituz, Markeline taldea izango dugu Arriaga Plazan 21:15ean, "Anomalía magnética" lanarekin. Arabako Valecea piroteknia arituko da gaurkoan su artifizialen erakustaldiaren programaren barruan, 22:30ean.

Kontzertuei dagokienez, Merche eta Ainhoa Cantalapiedra arituko dira Abandoibarran 23:00etan. Bestaldetik, Pepe Rivero eta Cuban Big Band Plaza Barrian izango ditugu 23:30etik aurrera. Azkenean, 24.00etan La Fugak Botika Zaharrean joko du.