EAEko merkataritza azalera handietako salmentak %1,8 gora uztailean

Actualizado: jueves, 3 septiembre 2015 12:05

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera handietako salmentek %1,8ko urte arteko igoera nominala izan zuten joan den uztailean, lan egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustaten datuen arabera.

   Elikagaien salmentek %1,6ko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %3,8ko gehikuntza. Herrialdeka, aurreko urteko hil beraren aldean, Araban %0,7ko gehikuntza izan zen salmentetan joan den uztailean, Bizkaian %1,1koa, eta Gipuzkoan %3,8koa.

   Bestalde, aurreko hilaren aldean, EAE osoan salmentak %1,6 jaitsi ziren nominalki. Elikagaiek %1,3ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan, eta gainerako produktuek %1,7koa, urtaroen eraginik gabe. Halaber, salmenta osoetan, jaitsierak izan ziren hiru lurraldeetan: Bizkaian %2,2koa, Gipuzkoan %1,0koa eta Araban %0,3koa.

   Termino finkoetan, merkataritza azalera handietako salmentek %1,7ko hazkundea izan zuten urte artean. Elikagaien salmentak %3,1 jaitsi ziren, eta gainerako produktuenak %4,4 gehitu, termino finkoetan. Halaber, Araban %0,7ko gehikuntza izan zen, Bizkaian %1,2koa eta Gipuzkoan %3,2koa.

   Azkenik, elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,2 gutxitu ziren uztailean, ekainaren aldean, eta gainerako produktuenak %1,5. Lurraldeka, Araban %0,6 jaitsi ziren, Gipuzkoan %0,8 eta Bizkaian %1,9, termino errealetan.

   Bukatzeko, EAEko merkataritza azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %0,8 jaitsi zen joan den uztailean, ekainaren aldean, urtaroen eraginik gabe, eta urte artean %1,4 jaitsi zen.