Merkataritza ganberen enpresa-lehiatila bultzatzeko hitzarmena luzatu da

Actualizado: martes, 15 febrero 2011 18:49

GASTEIZ, 15 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak baimena eman dio gaur Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuari enpresa-lehiatila ezartzea helburu duen lankidetza-hitzarmena luzatzeko. Akordio hau Espainiako Administrazio Publikoen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiek, Merkataritza Ganberen Kontseilu Gorenak eta Araba, Bilbo eta Gipuzkoako ganberek izenpetu dute.

Hitzarmena 2008. urtean hasi zen eta hasiera batean, ganberetan enpresa-lehiatila bana sortzea zen helburua. Erakundeek 616.536 euro jarri zuten 2008-2010 aldian baliabide hori finantzatzeko.

Kopuru horretatik, Eusko Jaurlaritzak 419.000 euro jarri zituen (guztizkoaren %68a), Ministerioak 95.700 euro (%16a), Arabako Foru Aldundiak 55.500 euro (%9a), Bizkaiko Foru Aldundiak 45.000 euro (%7a) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.336 euro (%0,22). 2011rako ekarpenak geroko bitariko hitzarmenetan zehaztuko dira.

Erakundeek ekarritako diruarekin lehiatilak sortutako gastuaren erdia finantzatzen da, 400.000 euro inguru urteko. Lehiatilek aholkularitza eta laguntza integrala eskaintzen diete ekintzatzaileei, bai bideragarritasun-planak egiten, bai enpresak sortzeko tramiteak erraztuz edo dirulaguntzei buruzko aholkuak ematen. Joan den den urtean 3.227 kontsultei erantzun zitzaien eta 242 enpresa sortzeko laguntza eman zen.