Merkataritzako salmentak %2,6 gehitu dira EAEn urteko lehen hiruhilekoan

Ibilgailuen tailer bat
Europa Press - Archivo
Actualizado: viernes, 18 mayo 2018 11:58

BILBO, 18 May. (EUROPA PRESS) -

Merkataritza sektoreko salmentak %2,6 gehitu dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2018ko lehen hiruhilekoan, iazkoaren aldean. Handizkako eta txikizkako merkataritza, eta ibilgailuen salmenta eta konponketa barne hartzen ditu merkataritza sektoreak. Era berean, gainerako zerbitzuen salmentak %2,8 gehitu dira aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, termino finkoetan, Eustaten datguen arabera arabera.

Bestalde, aurreko hiruhilekoan egindako salmentekin alderatzen badira, merkataritza sektoreko salmentak %0,9 gehitu dira aurtengo lehen hiruhilekoan, eta gainerako zerbitzuenak %1,2, urtaro eraginak kenduta eta prezio finkoetan.

Zehazkiago, merkataritzan, urte artean, motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %6,7 gehitu da, handizkako merkataritza %3,5, eta txikizkakoa %0,8. Beste zerbitzuetan, termino finkoetan, jarduera administratibo eta laguntza zerbitzuen salmenten indizea %6,2 gehitu da, ostalaritzarena %4,2, jarduera profesional, zientifiko eta teknikoena %2,5, garraio eta ostalaritzarena %2,2 eta informazio eta komunikazioena
%1,2.

Herrialdeei dagokienez, Araban, merkataritzako salmentak %5,4 gehitu dira, eta gainerako zerbitzuenak %0,2 gutxitu; Bizkaian, %0,9ko eta %3,9ko gehikuntzak izan dira, hurrenez hurren, eta Gipuzkoan %3,9koa eta %1,9koa, hurrenez hurren, 2017ko lehen hiruhilekoaren aldean eta prezioen eraginik gabe.

Azkenik, langile okupatuak %0,9 gehitu dira merkataritzan eta %3,4 gainerako zerbitzuetan, urte artean. 2017ko laugarren hiruhilekoaren aldean, berriz, merkataritzako langileen kopurua %0,1 jaitsi da, eta gainerako zeritzuena %1,0 gehitu, urtaro eraginik gabe.