Metro Bilbaok udako zerbitzua abiaraziko du ostiralean

Bilboko metroa
Europa Press
Actualizado: jueves, 30 junio 2016 11:22

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

Metro Bilbaok ordutegiak aldatuko ditu udaren etorrerarekin batera, sasoiko eskarira egokitzeko, eta horrela, ostiral honetatik, uztailaren 1etik, irailaren 4ra arte, udako zerbitzua eskainiko du, garraio sozietateak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Ordutegi berriak udan izaten diren ohitura aldaketetara egokitzen dira. Eskolak amaitzea, aisialdiak gora egitea eta herrietako jaiak han-hemenka izatea dira metroaren zerbitzua doitzera eramaten duten arrazoi nagusiak. Udako zerbitzuan bi epe bereizten dira: alde batetik, abuztuko eskariari erantzuten diona -Bilboko Aste Nagusian izan ezik- eta, bestetik, uztailerako eta irailaren lehen asterako jartzen dena.

Halaber, ostiraleko 23.00etatik larunbateko 06.00ak arteko zerbitzu etengabea emango da irailaren 30era arte, asteburu guztietan. Era berean, ohi bezala, zerbitzu bereziak eskainiko dira Sopela, Santurtzi, Algorta eta Barakaldoko jaietan, eta Bilboko Aste
Nagusian metroa ez da itxiko bederatzi jaiegunetan.

Bestalde, igandean, uztailaren 3an, gau osoan ibiliko da metroa, larunbat gauetan izaten duen maiztasunarekin, astelehenean, uztailaren 4an, Berriotxoako Balendin Deunaren jaia delako.