Metro Bilbaok zerbitzua areagotuko du asteburuan Mana taldearen kontzertua eta Athleticen partida direla eta

Metroak zerbitzua areagotuko du asteburuan
Europa Press
Actualizado: viernes, 16 septiembre 2011 13:27

BILBO, 16 Sep. (EUROPA PRESS) -

Metro Bilbaok zerbitzua indartuko du asteburu honetan garraio-eskaria ohi baino handiagoa izango delako, Mana taldearen kontzertuagatik bihar, irailaren 17an, eta Athleticen partidagatik igandean, irrailaren 18an, konpainiako iturriek jakinarazi dutenez.

Horrela, bihar, Mana taldeak BECn joko du 22:00etan. Mexikarrak bira egiten ari dira munduan zehar "Drama y luz" azken diskoa aurkezten, eta Euskal Herrian hitzordu bakarra izango du, Barakaldoko Bizkaia Arenan.

Bestalde, igandean, metropoliko tren-enpresak zerbitzu berezia jarriko du San Mamesen gaueko 22:00etatik aurrera jokatuko den Athletic-Betis partidarako. Partida hasi baino lehen ordu batez-edo indartuko da zerbitzua, eta ohi baino beranduago amaituko da, gauerdi aldera, zaleek etxera zelan itzuli izan dezaten. Bestalde, konpainiak gogoratu du iraileko ostiraletan ere gau osoan ibiliko direla trenak.