Mikel Urdangarinek kontzertua eskainiko du asteartean Bilboko Arriagan

Mikel Urdangarin
Foto: ARRIAGA ANTZOKIA
Actualizado: lunes, 9 marzo 2015 16:22

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Mikel Urdangarin kantautore bizkaitarrak kontzertua eskainiko du astearte honetan, martxoaren 10ean, Bilboko Arriaga antzokiko foyerrean, Arriagako Gelatxoak egitasmoaren baitan, bere gitarra eta ahotsak lagunduta. Emanaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da.

   "Mikel Urdangarinek zuzenean eskaintzen duen proposamen berria ezin hobeto egokitzen zaio Arriagako Gelatxoen filosofiari, izan ere, kontzertu hurbilekoa eta intimista da, eta ikus-entzuleek artistaren espazioa konpartitzen dute, inolako oztopo barik", adierazi dute antzoki bilbotarreko arduradunek.

   Ikus-entzuleek, "musikaren ikuspegitik biluzik" egongo den Mikel Urdangarin ezagutu ahal izango dute saioan, bandarik gabe agertzen baitan taula gainean. Artista bizkaitarrak, bakarka, "errezitaldiaren pisu guztia bere gain hartzen du, askoz ere harreman zuzenagoa dauka bere jarraitzaileekin eta haien begiak ikusteko aukera du".

   "Beraz, kontzertu hunkigarria eta paregabea izango da, eszenaratze minimalista baina bikainarekin, eta horrek are gehiago lagunduko du Mikel Urdangarin intimoagoa eta pertsonalagoa erakusten", azaldu dute.

   Gainera, Urdangarinek berak, biran zehar, bere hurrengo lana izango dena eraikitzen joateko asmoa azaldu du eta, ondorioz, kontzertura doazenek, abesti berriren bat lehen aldiz entzuteko aukera izan dezakete.

   Sarrerek 8 eta 12 euro artean balio dute, eta www.teatroarriaga.com webgunean, 946 850 850 telefonoan eta Arriaga antzokiko txarteldegietan erosi daitezke, aurretiazko salmenta ordutegian.