Mikel Zarate haur literaturako ipuin saria hutsik geratu da aurten

Iaz Xabier Olasoren "Erraldoiak" izan zen irabazlea
ELKAR
Actualizado: lunes, 5 junio 2017 12:42

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

Mikel Zarate haur literaturako ipuin saria aurten hutsik uztea erabaki dute Miren Agur Meabe, Leire Bilbao eta Xabier Mendiguren epaimahaikideek. Guztira 28 lan aurkeztu ziren, Elkar aregitaletxeak jakinarazi duenez.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sorturiko lehiaketa da, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzatzaile handi izandako Mikel Zarateren omenez, eta seigarren ekitaldia izan da aurtengoa.

Aurreko bost edizioetako irabazleak hurrengo hauek izan dira: 2010ean, Asier Mendoza ("Beste gu"); 2011n, Julen Gabiria ("Nire aita ikusezina da"); 2012an, Gaizka Arostegi ("Urrezko orrazia"); 2013an, Irati Bediaga ("Beldarren hegaldia"); 2014an, Patxi Zubizarreta ("Mundua baloi batean"); 2015ean, Arrate Egaña ("Patioan"); 2016an, Xabier Olaso ("Erraldoiak").