Mila ume eta gazte baino gehiagok hartuko dute parte Basauriko udalekuetan

Actualizado: miércoles, 29 junio 2011 20:14

BILBO, 29 Jun. (EUROPA PRESS) -

Milatik gora ume eta gazte hartuko dute parte aurtengo udalekuetan, iazko datuekin alderatuta gorakada nabarmena erakutsiz. 600dik gora direz udalekuetako lehen txandan, uztailaren 1etik 15era, orain arte izena eman duten gaztetxoak, iaz baino 92 gehiago dira. Bigarren txandan ere 400 ume baino gehiago izango dirs Basauriko udalekuan, iaz baino 68 gehiago.

"Udaletxetik euskeraren erabilera bultzatzen daben ekimenei laguntza ematen deutsegu, baita be gure hizkuntzaren erabilerarako espazioen sorkuntzari. Gainera, udaleku hauek laguntzen dabe aita eta ama basauritarren lana eta familia bateragarri egiten" adierazi du Basauriko alkatea den Andoni Busquetek.

Basauriko udalekuek goizeko ordutegia dute, 09:30tik 13:30ra, edo egun osokoa 09:00tik 17:00ra bitartekoa.

Haur Hezkuntzako haurrak hartuko dituen ikastetxeak honako hauek dira: Kareaga Goikoa ikastetxea, Basozelaiko gizarte etxea, Lope de Vega ikastetxea, San Migeleko kultur etxea, Arizko ikastola eta Sofia Taramona ikastetxea). Guztira 443 ume hartuko dituzte. Lehen Hezkuntzako gaztetxoentzako uda-ekintzak gertu egongo dira Kareaga Goikoa ikastetxean, Sofia Taramona ikastetxean, Lope de Vega ikastetxean, Velazquez ikastetxean eta Basozelai-Gaztelu ikastetxean kirol udalekuak egiteko. Udalekuetan parte hartuko duten Lehen Hezkuntzako umeak 559 dira. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteek kirola egingo dute gaurtik aurrera Basozelai-Gaztelu ikastetxean, 33 dira guztira.