Mondragon Unibertsitateak bikain kalifikazioa jaso du U-Multirank sailkapenean dauden bost dimentsioetako parametroetan

Actualizado: jueves, 30 marzo 2017 17:03

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

Mondragon Unibertsitateak bikain kalifikazioa jaso du U-Multirank sailkapenean dauden bost dimensioetako parametroetan: irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea eta eskualdeko inguruarekin lotura. U-Multirank mundu mailako ranking handiena da, eta zehatzena dela diote, Mondragon Unibertsitateak jakinarazi duenez.

Ikaste-irakaste dimentsioan, master ikasketak dagokien garaian bukatu duten ikasle kopuruaren portzentajea bikain emaitzarekin goraipatzen dira. Ikerketa dimentsioan, bikain kalifikazioarekin aipatzen dira argitalpenen kalitatea (inpaktu oso altuko argitalpenak) eta ikerketarako kanpotik jasotzen den finantziazioa.

Halaber, bikain bezala aipatzen dira ezagutzaren transferentzia dimentsioan industriarekin egilekidetza, iturri pribatuetatik datorren finantziazioa ikerketarako, sortutako spin-off-ak, industriarekin batera sortutako patenteak eta profesionalentzako prestakuntzatik datozen diru sarrerak. Nazioartekotzearen dimentsioan, bikain eta oso ongi bezala kalifikatu dira ikasleen mugikortasuna eta atzerriko unibertsitateekin batera argitaratutako nazioarteko argitalpenak.

Azkenik, eskualdearekin lotura dimentsioan, bikain bezala aipatzen dira eskualdeko enpresa eta ikerketa zentroekin batera egindako argitalpen bateratuak eta eskualdeko finantziazio iturri desberdinetatik heldutako diru sarrera kopuruak.

U-Multirank mundo mailako sailkapenak laugarren edizioa argitaratu du on line formatuan (www.umulitrank.org), eta nazioarte mailan unibertsitateen errendimentua alderatzeko "erreminta ezin hobea" da. Edizio honetan, goi mailako 1.500 instituziori buruzko informazioa jaso da, eta aurreko edizioz edizio, gorakada egin du erakusten dituen emaitza kopuruan. Ikerketan jasotzen diren unibertsitateak 99 herrialde desberdinetakoak dira eta 3.280 fakultate baino gehiago eta 10.500 ikasketa programa batzen dituzte.