Mondragoneko FGM kooperatibak hartzekodunen konkurtso aurrekoa aurkeztu du, barne kontsumoaren jaitsieragatik

Actualizado: lunes, 3 febrero 2014 14:17
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 3 (EUROPA PRESS)

   Mondragon Korporazioan dagoen FGM kooperatibak hartzekodunen konkurtso aurrekoa eskatu du Donostiako epaitegian, bere zorra negoziatzeko helburuarekin. Prozesua abian jartzearen xedea da bere jardueraren ildo estrategikoei bultzada ematea 'contract' delako sektorerantz (hotel, egoitza, promozio eta bulegoetako ekipamendu integralerako proiektuak), eta nazioarteko merkatu berrietan sartzea, horien artean Erdialdeko Amerika-Karibe, Ekialde Hurbila edo Afrikako Iparraldea.

   Mondragoneko iturriek adierazi dutenez, altzariaren sektorea Espainian gehien hondatu den sektoreetako bat da, eraikuntzaren merkatuaren berehakadaren ondorioz batez ere, jaitsierak %70 ingurukoak izanik krisia hasi zenetik. Fabrikatzaile gehienak ari dira garai honen ondorioak nozitzen, familien erosteko ahalmena urritu egin delako eta etxe eta bulegoetarako ekipamendura zuzendutako gastuak atzera egin duelako.

   FGMri dagokionez, azken bost urtean bere jardueren multzoan -etxea, bulegoa eta sukaldeak- salmentek izan duten jaitsiera sektorean gertatu denaren parekoa izan da. Konkurtso aurreko prozesuan, kooperatiba saiatuko da bere zorra hornitzaileekin negoziatzen, jarduera birdimentsionatzen eta nazioarteko estrategia azkartzen, proiektu berrietara zuzenduta.

   FGM kooperatiba Fagor Mueble, Danona eta Coinma integratu zirenean sortu zen, 2012ko ekainean. Bi lantegi ditu, Azpeitian (Gipuzkoa) eta Gasteizen, eta sukalde, egongela, logela, hotel eta bulegoetako altzariak diseinatu, fabrikatu eta saltzen ditu. Bere fakturazioa 13 milioi euro ingurukoa da; zenbateko horretatik %60 Espainian egindako salmentei dagokie, eta gainerako %40 nazioarteko merkatuei.

   2014. urteari begira, hainbat proiektu ditu martxan hotelak, sukaldeak eta bulegoak ekipatzeko, zenbait herrialdetan, hala nola Erresuma Batua, Frantzia, Maroko, Kuba, Txina, Aljeria, Saudi Arabia, Panama, Kolonbia eta Mexikon.

   Gaur egun, langile taldean 105 pertsonak dihardute, bi lantegitan banatuta. Jarduera birdimentsionatzeari dagokionez, hainbat eszenatoki aztertzen ari dira, langileak beste kooperatiba batzuetan kokatzea eta erretiro aurreratuak hartzea barne.