Montorok agonia ekonomikoaren aurrean Gobernu aldaketa bat behar dela uste du

Cristóbal Montoro (PP)
EUROPA PRESS
Actualizado: jueves, 4 agosto 2011 20:07

MADRIL, 4 Ago. (EUROPA PRESS) -

PPko Ekonomia koordinatzaileak, Cristobal Montorok, erreformekin lehenbailehen hasteko eta horrela luzatu ari den Espainiaren "agonia ekonomikoarekin" bukatzeko Gobernu berri baten beharra dagoela adierazi du.

"Egoera honetan neurriak hartzeko gai ez den Gorbenu bat, Exekutibotik kanpo dagoen hautagai bat daukala eta horri ez diola hauteskundeetan eragozpenik jarri nahi kontutan hartuta", azaldu zuen Punto Radion, Europa Pressek batu zituen adierazpenetan.

PPko Ekonomi bozeramailearen arabera, "komenigarria" da hauteskundeak azaroaren 20ra aurreratzea, nahiz eta zorraren merkatuen egonkortasun eza irauteko aukera baldintzatu.

Espainian "bueltarik gabeko mugetatik" urrundu behar zuela ohartarazi zuen Marotok, eta hartu beharreko neurriak gogortasun politika bat ezarriz hartu behar direla uste du.