Montxo Armendarizek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria jasoko du asteartean, Iruñean

Montxo Armendariz
EP/UPNA
Actualizado: lunes, 23 octubre 2017 13:56

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Montxo Armendariz zinemagile nafarrak 2017. urteko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jasoko du asteartean, urriaren 24an, Iruñeko Kondestablearen jauregian, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakariaren eta Txomin Garcia Laboral Kutxako lehendakariaren eskutik.

Saria ematen duten bi erakundeen ordezkariekin batera, ekitaldiko buru izango dira Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari. Saria emateko ekitaldia Iruñeko Kondestablearen jauregian egingo da eta 18:00etan hasiko da.

Saria Montxo Armendarizi emateko erabakia hartu duen epaimahaian, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU), Deustuko Unibertsitateko, UNEDeko, Nafarroako Unibertsitateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Universite de Pau et des Pays de l'Adour unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko kideak daude.

Ekainean jakinarazi zuen epaian, epaimahaiak nabarmendu zuen Montxo Armendariz "azken 30 urteotako funtsezko zine zuzendaria" dela eta bere lanak "tokikotik haratago joan eta nazioarteko publiko zabalarengana iristea lortu" duela.