Moto eta bizikleten arautegia betetzen den kontrolatzeko urteko hirugarren kanpaina egingo da Bilbon datorren astean

Moto eta bizikleten erabilera egokia ikusgatu du Bilboko Udaltzaingoak
Europa Press
Actualizado: viernes, 23 septiembre 2011 15:05

BILBO, 23 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaltzaingoak pertsonen harrapatzeak prebenitzeko eta bide publikotik doazen bizikleten, motozikleten eta ziklomotorren zirkulazioa dela-eta indarrean dagoen arautegia betetzen dela bermatzeko zaintza eta kontrol berezirako urteko hirugarren kanpaina egingo du irailaren 26tik urriaren 2ra.

Kanpaina, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoan definitutako 2011ko Zaintza eta Kontrolerako Plan Bereziaren barruan dago. Aurreko kanpainetan bezala, Bilboko Udaltzaingoaren Zirkulazio Sailak lortuko dituen datuak taula batzuetan sartuko dira estatistikoki kudeatzeko.

Kanpainaren zazpi egunetan zehar, Bilboko Udaltzaingoak hainbat kaletan zaintza lanak egingo ditu goizez eta arratsaldez, bizikletaz ondo gidatzen dela berresteko. Ibilgailu hauen bidez bide publikoaren erabilerari dagozkion arauak ondo betetzen direla gainbegiratzea da helburua. Bide segurtasunaren kontrako ekintza edo jarrerak izatekotan, arau-hausleak ohartarazi edo salatu ditzakete.

Aldi berean, Bilboko Udaltzaingoak zaintza puntuak jarriko ditu hiribilduko bide sareko hainbat gunetan, motozikleten eta ziklomotorren segurtasun neurriak eta dokumentaziori buruz indarrean dagoen arautegia betetzen den kontrolatzeko.

Udaltzaingoaren Zirkulazio Sailak goizeko eta arratsaldeko txandak egingo ditu eta ziklomotorren eta motozikleten erabiltzaileek kaskoa erabiltzen duten eta ibilgailuen dokumentazioa egokia den gainbegiratuko du bereziki.

Aurten egindako kanpainetan -bizikleta eta motorrak ikuskatzeko martxan jarritako bi kanpainez gain, Udaltzaingoak, Trafikoko Zuzendaritza Orokorrarekin batera, motorrak ikuskatzeko beste bat egin zuen-, udaltzainek 78 kontrol egin zituzten (74 motor-gidariei eta lau txirrindulariei); guztira 1.023 motor eta ziklomotor ikuskatu ziren, 14 txirrindulari ohartarazi ziren eta 81 motor eta ziklomotor gidariei salaketa jarri zitzaien.

Salatutako gidarietako 11ek ez zuten segururik, 12k ez zuten zirkulaziorako Baimenik eta beste 11ek ez zuten gidatzeko lizentziarik. Gainera, 40 gidariri salaketa jarri zitzaien IAT azterketa ez pasatzeagatik eta gainontzeko zazpik, bestelako araudi batzuk urratzegatik salaketak jaso zituzten.