Motor-gidari bat hil da Marurin trafiko istripu batean

Actualizado: jueves, 7 julio 2011 19:29

BILBO, 7 Jul. (EUROPA PRESS) -

Motor-gidari batek bizitza galdu du ostegun honetan BI-2120 errepidean jazotako trafiko istripu batetan, Maruri herrian, Euskal Herrizaingo Sailak esan duenaren arabera.

Arratsaldeko lauak laurden gutxiago ziren, gutxi gora-behera, aipatutako motorrak eta auto batek Maruriko BI-2120 errepidean elkarren kontra talka egin dutenean.

Motor-gidaria, gaztea bera, hil egin da azkenean, gertaera jazo en lekura hurbildu den mediku batek adierazi duenaren arabera. Ertzaintzak, aipatutako errepideko trafikoa antolatzen jarraitzen duenak, istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa bat zabaldu du.