Mozketak izango dira asteburu honetan Bilboko eta Gasteizeko tranbietan, Inauterietako desfileak direla eta

Tranbia Bilbon
Europa Press
Actualizado: viernes, 24 febrero 2017 10:45

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko eta Gasteizko tranbien zirkulazioek mozketak izango dituzte larunbatean, otsailaren 25ean, Inauterietako desfileak direla eta. Gainera, igandean, otsailaren 26an, zirkulazioaren mozketa bat izango da goizez Gasteizko tranbian, Euskotren sozietate publikoak jakinarazi duenez.

Horrela, Inauterietako desfilearen ibilbidea dela eta, larunbatean, Bilboko tranbiaren zerbitzua moztuko da Abando eta Pio Baroja artean 17:58tik 21:28ra. Atxuri eta Arriaga artean 15 minuturo izango dira zirkulazioak 18:13tik 21:13ra, eta Casilla eta Pio Baroja artean ohiko zerbitzua mantenduko da. Mozketaren ondorengo lehengo irteera 21:28an izango da Atxuritik Casillara eta 21:11an Casillatik Atxurira.

Gasteizko tranbiari dagokionez, larunbatean, zirkulazioa moztuko da Angulema-Legebiltzarra tartean 17:30etik 22:00etara, eta gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da. Igandean, zirkulazioa 11:00etatik 15:00etara moztuko da Angulema eta Legebiltzarraren artean, eta gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan, geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenejgv Twitter gunean.