Mundubat-ek emakumeen erabakitzeko eskubidearen aldeko kanpaina abiaraziko du

Actualizado: martes, 13 octubre 2015 13:51

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Mundubat garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak (GGKE) emakumeen erabakitzeko eskubidearen aldeko #Somostodasnosotras #Emakumeguztiokgara kanpaina jarriko du abian ostegunean, urriaren 15ean, Tirante Plataformak Bilboko Unamuno plazan 18:00etan egingo duen performance baten bitartez.

   Erakundeak jakinarazi duenez, Ane Garay Zarragak egin eta kanpainaren oinarria den "Aborturako eskubidea erantzun patriarkalaren aurrean" ikerlana aurkeztuko da ekitaldian, baita El Salvadorreko, Ekuadorreko eta Nikaraguako kasu adierazgarriak postal moduan irudikatzen dituzten irudiak ere.

   Kanpainiak hamar eguneko iraupena izango du, eta helburua sare sozialetan emakumeen kasuak zabaltzea da, elkartasunerako zein babeserako mezuen bidez, eta "postal birtual moduan" partekatzeko eskatuko zaie erabiltzaileei. Kanpaina amaitutakoan, babeserako mezuak modu fisikoan bidaliko zaizkie euren herrialdeetan emakumeen erabakitzeko eskubidearen alde lan egiten duten erakundeei, material hori nazioarteko tresna politiko moduan erabili dezaten.