Muniain, Eraso, Ainhoa Alvarez eta Alazne Athleticen jokalariek autografoak sinatuko dituzte Euskaltelen Mungiako dendan

Publicado: miércoles, 29 marzo 2017 11:13

BILBO, 29 Mar. (EUROPA PRESS) -

Iker Muniain, Javi Eraso, Ainhoa Alvarez eta Alazne Gomez Athletic taldeko jokalariekin tarte atsegin bat igarotzeko aukera eskainiko die Euskaltel konpainiak talde zurigorriaren jarraitzaile guztiei, eta, bide batez, haiek sinatutako baloi bat eskuratzekoa ere. Asteazken honetan, 19:00etatik aurrera, jokalari zurigorriekin egoteko aukera izango da, autografoak sinatuko baitituzte Mungiako Butroi kaleko 5ean dagoen Euskaltelen dendan.

Emakumezkoen Athleticen babesle ofiziala eta Athleticen babesle teknologikoa da Euskaltel, "Bizkaiko eta Euskadiko kirolaren garapen eta sustapenaren aldeko konpromisoaren eta babesaren erakusgarri".

Telekomunikazioen konpainiak jakinarazi duenez, Athleticen jarraitzaile guztientzat prestatutako hitzordu horiez gain, talde zurigorriaren zale diren bezeroentzako esperientzia esklusiboak ere antolatzen ditu Euskaltelek.