"Munich 1962" dokumentalaren proiekzioa eta Euskal Herriaren une historikoa, hizpide datorren astean Bilbon

Actualizado: viernes, 10 enero 2014 13:45
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

   Orreaga kultur elkarteak egindako "Munich 1962" dokumentala proiektatuko dute eta Euskal Herriak bizi duen une historikoari buruzko mahai inguru bat izango da Bilboko Bizkaia Aretoan urtarrilaren 16an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campuseko programazio kulturaleko "Memoria(z) tartean" proiektuaren baitan.

   EHUk jakinarazi duenez, 1962. urtean Munichen egin zen bilera historiko baten berri ematen du "Munich 1962" dokumentalak. Gerra Zibilaren osteko sasoi ilunean, modu klandestinoan bizi zen politikaz, erbesteko Eusko Jaurlariotzaren zereginaz, Agirre lehendakariaren figuraz eta ekinbideaz, EAJren jarreraz, ELA sindikatuaren zatiketaz eta trantsizioa deituriko prozesuaz hitz egiten du dokumentalak.

   Dokumentalaren proiekzioaren ondoren -20:00etan hasiko da eta sarrera dohainik izango da-, Munichen egon ziren bi lagunek Euskal Herriak gaur egun bizi duen une historikoari buruzko mahai inguru batean parte hartuko dute.

   Kultur jarduera haur "Memoria(z) tartean" proiektu tematikoan dago sartuta. Euskal Herrira begira dagoen proiektu horrek gogoeta egiten du Espainiako II. Errepublikaren kontra armadak eman zuen estatu kolpearen ondorioz.