Mursegok eta Rafa Berriok "Phantasma" ikuskizuna aurkeztuko dute ostegunean Bilboko Kafe Antzokian

Mursego eta Rafa Berrio
KAFE ANTZOKIA
Actualizado: miércoles, 6 febrero 2013 18:30

BILBO, 6 Feb. (EUROPA PRESS) -

Mursego (Maite Arroitajauregi) musikari eibartarrak eta Rafa Berrio donostiarrak elkarrekin sortu duten "Phantasma" ikuskizuna aurkeztuko dute ostegun honetan, otsailaren 7an, Bilboko Kafe Antzokian. Aretoko ateak 21:00etan irekiko dira eta saioa ordu erdi geroago hasiko da. Emanaldia eserita izango da, eta eserleku kopuru mugatua izango da, baina eserlekuak betetzen direnean zutik ikusteko aukera ere egongo dela jakinarazi dute Kafe Antzokiko arduradunek.

Horrela, bi musikariek propio eginiko "Phantasma" izeneko ikuskizuna taularatuko dute. Berrioren, Victor Iriarteren eta Harkaitz Canoren testuak musikatuko dituzte; Berriok gitarra eta ahotsa jarriko ditu, eta Mursegok txeloa, melodika, perkusioak eta ahotsa.

"Perfopoesia eta esperimentazioa, ahoskaturiko berbak eta trantze elektroakustikoa, 'Phantasma'-n soinu artea, arte poetikoa eta bideoartea gainjartzen dira errealitatearen eta itxurazko existentziaren ideiaren inguruan", azaldu dute. Ikuskizuna "ikus-entzulearen inteligentziari marra zuzenean zuzenduriko tentsio handiko kontraste emozionaletan" oinarritzen da.