UFIren Musika Independentearen Sariek euskarazko produkzio onenaren saria banatuko dute aurten ere

Actualizado: miércoles, 16 abril 2014 13:22
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Unión Fonográfica Independiente (UFI) elkarteak Musika Independentearen Sariak banatuko ditu datorren ekainean, Madrilen, eta aurten ere, "Euskarazko produkziorik onenaren saria" kategoria izango da, Etxepare Euskal Institutuak babestuta. Iaz Betagarriren "Zorion Argiak" lana izan zen saritua, eta ekitaldian abesti bat jotzeko aukera ere izan zuten.

   Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, Musika Independentearen Sariak 2009. urtean sortu ziren, produkzio independenteen dibertsitate eta kalitate artistikoa onartu eta aditzera emateko xedearekin.

   Musika eta sortze prozesua publikoari gerturatzeko helburua ere dute sariek, eta urtero herrialde ezberdin bati arreta berezia jartzen zaio. Aurten Brasil aukeratu dute, gaur egun bertako merkatua izaten ari den garapenagatik.

   Sarietarako proposamenak aurkezteko epea apirilaren 27an bukatuko da (egun hori barne), eta parte hartzeko sarien webgune ofizialean eman behar da izena: http://www.premiosdelamusicaindependiente.com/14/convocatoria