Musik&Txotx da asteartean Petritegi sagardotegian, Arizona Baby eta Los Bracco taldeekin

Arizona Baby
SUBTERFUGE RECORDS
Actualizado: lunes, 4 enero 2016 12:41

DONOSTIA, 4 (EUROPA PRESS)

   Astigarragako (Gipuzkoa) Petritegi sagardotegiak Musik&Txotx ekimenaren beste edizio bat egingo du astearte honetan, urtarrilaren 5ean. Musika eta gastronomia uztartzen dituen egitasmoak Arizona Baby eta Los Bracco taldeak eramango ditu oraingoan sagardotegira.

   Ekimenaren antolatzaileak diren Ginmusicak, Petritegik eta Euskolabelek jakinarazi dutenez, Arizona Baby Valladolideko taldeak "Secret Fires" disko berria aurkeztuuko du, "jaialdi ugaritan arrakasta itzela izatera" eraman dituen lana, hain zuzen. Bestalde, Los Bracco donostiarrek "Bendita esquizofrenia" EPa aurkeztuko dute Petritegik bilduko diren jarraitzaileen aurrean.

   Gainera, rock and roll gau honetan Euskolabel pintxoekin eta txotxarekin gozatzeko aukera izango da. Sarrerak 25 euro balio du (30 euro 20:00etan Artzain Onetik joateko eta ondoren itzultzeko autobusarekin), eta www.ticketea.com webgunean erosi daiteke.