Mutil bat atxilotu dute Bilbon 89 euro balio zuen jaka bat lapurtzeagatik denda batean

Actualizado: jueves, 14 abril 2011 14:51

BILBO, 14 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 18 urteko mutil bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Bilbon lapurreta delitu bat egotzita. Ustez, atxilotuak 89 euro balio zuen jaka bat eraman nahi zuen denda batetik ordaindu gabe, baina segurtasuneko langileek harrapatu zuten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gertaera atzo arratsaldeko 15:20an izan zen. Bilboko merkataritza-gune bateko segurtasuneko langileek Ertzaintzari jakinarazi zioten gizon bat atxikita zutela jaka bat ordaindu gabe eramaten saiatu zelako. Gainera, alarma kentzen saiatu zenean, susmagarriak jakari kalteak eragin zizkiola eta berriz salgai jartzea ezinezkoa zela esan zioten.

Tokira iristean, ertzainek gertatutako guztiaren berri izan zuten, eta 18 urteko gizonezkoa identifikatu zuten. Ondoren, agenteek atxilotu egin zuten, lapurreta delitu bat egotzita, eta ertxain-etxera eraman zuten, ohiko eginbideak burutzeko.