Mutil bat atxilotu dute Bilbon beste bati zerbeza botila batekin aurpegian erasotzeagatik

Actualizado: martes, 11 enero 2011 18:56

BILBO, 11 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gizonezko bat atxilotu dute gaur goizean Bilbon beste bati erasotzeagatik, ustez garagardo botila batekin aurpegian jo ondoren, Bilboko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Atxilotuak 18 urte ditu.

Erasoa goizaldeko 1:00ak aldera izan da. Ordu horretan, Udaltzaingoko patruila bat Basurtuko Ospitaleko erietxe zaharrera joan da, ustez abandonaturiko eraikinean lota zeuden pertsonen arteko eraso bat izan delako.

Tokira iristean, 39 urteko gizonezko bat aurkitu dute; lotan zegoela pertsona bat etorri eta iraindu eta mehetxatu egin duela azaldu die udaltzainei. Gainera, berari eta lagun bati alde egiteko esan die eta hiru ostikada eman dizkio aurpegian; kolpeen ondorioz artatu behar izan dute.

Halaber, ustezko erasotzaileak alde egin zuela baina, ondoren, zerbeza botila batekin itzuli, bere aurpegian hustu eta beste pertsona botilarekin jo duela jakinarazi die.

Agenteak eraikinera joan dira eta 33 urteko gizon bat aurkitu dute aurpegia odoleztatuta zuela, ustezko erasotzailea gerritik gora biluzik eta oso oldarkor zegoen bitartean. Udaltzainek atxilotu egin dute, eta anbulantzia batek Basurtuko Ospitalera eraman du zauritua.