Muxikan kamioi batek kolpatu ostean zauritutako txirrindularia hil egin da

Actualizado: martes, 30 agosto 2011 20:36

BILBO, 30 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gaur goizean Muxikan kamioi batek jo ostean zauriturik suertatu den txirrindularia hil eginda zeuzkan kolpeen larritasunaren ondorioz, Herrizaingo Sailak argitu duenaren arabera.

Istripua 10.20an jazo da BI-635 errepidean, Gernikako norabidean. Ordu horretan, eta oraindik ere argitu gabeko arrazoiak direla eta, Man kamioi batek bizikletan zihoan gizon bat zapaldu du.

Istripuaren ondorio bezala, gizonak zauri larriak izan ditu, Galdakaoko ospitalera eraman dutelarik larritasuna dela eta. Ondoren, honen heriotza baieztatu dute ospitaletik bertatik,jasan dituen zaurien ondorioa izan dela argituz. Ertzaintzak hasiera eman dio istripua argitzeko ikerketari.