Nagore Aranburu, Kirmen Uribe, Reyes Prados, Aritz Aduriz eta Karlos Argiñano, Durangoko Azokako iragarkian

Nagore Aranburu
DURANGOKO AZOKA
Actualizado: miércoles, 4 noviembre 2015 12:57

BILBO, 4  (EUROPA PRESS)

   Durangoko Azokako 50. edizioko iragarkia estreinatu da asteazken honetan, eta bertan ageri dira, besteak beste, Nagore Aranburu aktorea, Kirmen Uribe idazlea, Reyes Prados telebista aurkezlea, Aritz Aduriz futbolaria eta Karlos Argiñano sukaldaria.

   Antolakuntzak prentsa oha bidez jakinarazi duenez, iragarkiak zortzi protagonista ditu guztira (lau kultur sortzaile eta arlo ezberdinetan erreferenteak diren lau lagun), lau iragarki ezberdinetan banatuta.

   Horrela, lehen iragarkian (www.youtube.com/watch?v=aNxxzUAOrjc), Aritz Aduriz Athletic Club taldeko jokalaria eta Jamixel Bereau Kalakan musika taldeko kidea ageri dira; bigarrenean (www.youtube.com/watch?v=mUwt2F2a5y0), Reyes Prados eta Nagore Aranburu; hirugarrenean (www.youtube.com/watch?v=RgmWCxJyrAw), Pedro Miguel Etxenike fisikaria eta Kirmen Uribe; eta laugarrenean (www.youtube.com/watch?v=m1tbAKfJNgc), Karlos Argiñano eta Maite Goñi teknologia berrietan aditua.