"Naturaren Argazkilariak" erakusketak 67 herrialdetako 81 artistaren argazki bildu ditu Bilboko Ondare aretoan

Urtzi Vera bizkaitarraren argazki bat
Foto: URTZI VERA/BIZKAIMEDIA
Actualizado: lunes, 9 marzo 2015 17:42

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Foru Aldundiak "Naturaren Argazkilariak" erakusketaren 2015eko edizioa inauguratu du Bilboko Ondare aretoan. Wildlife Photographer of the Year lehiaketa entzutetsuan saritutako 67 herrialdetako 81 argazki biltzen ditu erakusketak, eta, horrez gain, Urtzi Vera artista bizkaitarraren 11 argazki ere jarri dira ikusgai. Erakusketa apirilaren 18ra arte bisitatu ahal izango da.

   Foru erakundeko arduradunek nabarmendu dutenez, argazkiok gure planetaren edertasuna erakusteko eta, aldi berean, planeta modu aktiboan babesteak duen garrantzia azpimarratzeko balio dute. Gainera, erakusketako argazkien kalitatea nabarmetzen da, atzetik argiztatutako pantailen formatuan aurkezten baitira. "Horrela, giro bizi liluragarria eta koloretsua sortzen dute", azaldu dute.

   Aurten, berritasun moduan, Urtzi Vera artista bizkaitarraren 11 argazkiko sorta bat ere jarri da ikusgai, Alemaniako GDTk ematen duen Fritz Pölking saria entzutetsua jaso ondoren. Argazki sailaren izena "Pagadi motza Gorbeian. Orozko, Bizkaia" da.

   Erakusketarekin batera, "Arratsalde bat argazkilari batekin" jardueraren bi saio eta "Zure argazki kamara kartoizko kutxa batekin" umeentzako tailerra egingo dira.