Negoziazio kolektiboko akordioen menpekoen %64k hitzarmen luzatua edo iraungia zuen EAEn 2015 bukatzean

Actualizado: lunes, 1 febrero 2016 16:34

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

   Negoziazio kolektiboko akordioen menpeko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) biztanleriaren %64k hitzarmen luzatu edo iraungia zuen 2015. urtea amaitzean. Abenduan sektoreko negoziazio kolektiboak aurrerapen bakarra izan zuen, Bizkaiko ehungintzaren hitzarmena erregistratu baitzen, eta hitzarmen horrek 4.341 langileri ematen die babesa, Lan Harremanen Kontseiluaren (LHK) hileko txosten soziolaboralaren arabera.

   Abenduan, enpresen eremuan 21 hitzarmen erregistratu ziren EAEn, eta haien eraginpean 3.188 langile zeuden. Hitzarmen hauen artean Telefónica konpainiari lotutako enpresena nabarmentzen da, haren babespean 1.111 langile hartzen baititu EAEn. Gaienra, EAEko 550 langilerengan eragina duten Estatuaren eremuko sektoreko bi hitzarmen bi ere: garabi higikor autopropultsatuak eta lurrin denda eta antzekoak.

   Bestalde, sinatutako lan kontratuen kopuruak gora egin zuen berriz ere joan den abenduan, eta horrela, urte artean hazi egin ziren mugagabeko kontratuak (%4,2) eta aldi baterakoak (%20,1).

   Halaber, lan merkatuko datuek erakusten dutenez, enplegua suspertzen ari da, jaitsi egin baitira erregistratutako langabezia (-%9,5) eta langabezia tasa (BJA inkestaren arabera %14,5 laugarren hiruhilekoan, 2015eko hasieratik %2,1 puntuz jaitsiz). Okupazioaren gorakada honek istripu arin eta larrien igoera ekarri du aldean.