Nestor Basterretxearen "Forma eta Unibertsoa" erakusketa ireki dute Bilboko Arte Eder Museoan

Nestor Basterretxearen erakusketa aurkezteko prentsaurrekoa
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: lunes, 25 febrero 2013 15:03

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Nestor Basterretxea artistaren "Forma eta Unibertsoa" erakusketa izango da ikusgai astelehen honetatik maiatzaren 19ra arte. Erakusketak eskultore bermeotarraren arte diziplina batzuetako (eskultura, pintura, marrazkigintza, diseinu industriala, kartela) 200 pieza baino gehiago biltzen ditu, eta bere 60 urtetik gorako ibilbide artistikoa laburbiltzen du.

Erakusketa aurkezteko ekitaldian, artistarekin batera, Bilboko Arte Eder Museoko zuzendari Javier Viar, Bizkaiko Aldundiko Kultura diputatu Josune Ariztondo, erakusketa babesten duen BBK Fundazioko zuzendari Gorka Martinez eta erakusketako komisario Peio Agirre egon dira.

"Forma eta Unibertsoa" erakusketa XX. mendeko eskulturaren berritzaile handienetakotzat jotzen den Nestor Basterretxearen obraren atzera begirakoa da. Erakusketan obren hautespena erakusten da, bere pinturaren hasieratik abiatuta eskulturaraino, diseinu industrialaren arloko lanak, kartelen sorkuntza, marrazkiak eta abar gogoratuz.