Nevermind Trio ariko da bihar Donostiako 46. Heineken Jazzaldiko tokiko taldeen hautaketan

Nevermind Trio
DONOSTIA.ORG
Actualizado: miércoles, 2 febrero 2011 15:05

DONOSTIA, 2 Feb. (EUROPA PRESS) -

Donostiako 46. Heineken Jazzaldiko Tokiko Taldeen Hautaketa prozesuak aurrera darrai, eta bihar Nevermind Trio hirukotearen txanda izango da. Emanaldia iluntzeko 20:30etan hasiko da eta Altxerrin izango da. Sarrera doakoa eta librea da, aretoa bete arte, antolatzaileek jakinatazi dutenez.

Asier Oleagak (bateria), Aritz Luzuriagak (baxua) eta Jorge Abadiasek (gitarra) isatzen duten Nevermind Trio 2009an jaio zen, eta hainbat proposamen taularatzen ditu, jatorrizko kantuak nahiz bertsioak.

Ildo horretan, Nirvana taldearen "Nevermind" diskoko abestien bertsioak grabatu zituzten, hain zuzen ere, hirukotearen lehen diskoan, Ainara Ortegaren ahotsarekin. 2011ko otsailean berriz sartuko dira estudiora disko berria grabatzera.