New Yorkeko musika giroaren inguruko tailerrak izango dira larunbatean Guggenheim Bilbao Museoan

Rock'n'Kids taldeak girotuko ditu tailerrak
Foto: GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: miércoles, 11 febrero 2015 13:36
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

   Guggenheim Bilbao Museoak musika eta dantza tailerrak eskainiko ditu larunbatean, otsailaren 14an, inauteriak direla eta, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetako New Yorkeko musika giroa gai bezala harturik, "Zuk zeuk egin!" sormen saioen barruan.

   Museoak jakinarazi duenez, tailerra 14 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta daude eta 12:00etatik 13:30era egingo dira. Parte hartzaileek koreografia dibertigarriak sortuko dituzte Rock'n'Kids taldearen eskutik, New Yorkeko garai hartako lokalak inspirazio iturri hartuta, esaterako, Studio 54 eta The Factory.

   Mozorrotuta joan daitezke gazteak eta beste modu batean inauteriko giroaz gozatu, New Yorkeko 1960ko eta 1970eko hamarkadetako artistak imitatuz, besteak beste, Andy Warhol; izan ere, haien lanak ikusgai daude "Gure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak" erakusketan.