Oinezkoen harrapaketak kontrolatzeko urteko lehenengo kanpaina egingo da datorren astean Bilbon

Harrapaketak kontrolatzeko kanpaina datorren astean
Europa Press
Actualizado: viernes, 19 febrero 2016 13:59

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udaltzaingoak, Euskadiko Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoaren jarraibideekin bat eginez, hiriko bideetan harrapaketak kontrolatzeko urteko lehen kanpaina egingo du datorren astean, astelehenetik igandera bitartean.

   Auto gidariek eta oinezkoek duten erantzukizunari buruz eta, batez ere, guztien jokabide ausartegiek eragin ditzakeen arriskuez ohartaraztea izango da kanpainaren helburu nagusia, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

   Udaltzainek, batez beste, lau kontrol egingo dituzte egunero, bi goizez eta beste bi arratsaldez, kokapen edo diseinuagatik, bide segurtasunaren ikuspegitik arriskutsuak izan daitezkeen oinezkoen pasabideetan. Beste lau kontrol bizikletak ibiltzen diren ohiko lekuetan egingo dituzte.

   Arau hausteak zaintzeko eta gidariek eta oinezkoek zirkulazio araudia betetzen duten begiratzeko egingo da kanpaina, betiere istripuen arriskua eta oinezkoak harrapatzeko arriskua murrizteko. Kanpainaren helburua ez da isunak jartzea izango, jendea ohartaraztea eta arriskuez jabetzea baizik.

   Ildo honetan, 2015ean zehar harrapaketak kontrolatzeko bi kanpaina egin ziren, eta horietan 75 kontrol, hiru salaketa bakarrik jarriz (bat auto gidariari eta bi oinezkoei, nahiz eta 399 oinezko euren jarrera dela eta ohartarazi.